XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fruita eta barazkiak izan ezik beste guztiak dira elikagai kontzentratuak: esnekiak, arraultzeak, laboreak, patata, ogia, fruitu sikuak...

Haragia edo arraina jatea aukeratzen bada ere entsalada edo barazki egosiz lagunduta egin, eta ez arraultzez, esnez, laborez...

3- Ez jan postre mota bat ere ez: fruitua naturala edo pastelak, gozokiak, txokolatea, gailetak...

Fruita beste elikagaiengandik aldenduta jatea gomendagarria da edo esneki kantitate txiki batez.

Desberdintzen ditugu:
- Fruita janorduak. Hutsik edo esnekiekin (yogurra, gatzatua...)
- Barazki janorduak: entsalada edo barazki egosiak elikagai kontzentratu batekin.

Elikagai natural gehienak sustantzia desberdinak konposatuz osatuta daude baina liseriketa erraz egiteko moduan.

Nutrizio elementu mota bi edo gehiagoz osaturiko konposaketa kontzentratutako elikagai batzurekin sortzen da arazoa, adibidez: lekadunekin (indabak, garbantzuak, dilistak).

Elikagai horiek oso kontzentratuak dira karbohidratotan eta aldi berean proteinatan; nutrizio elementuen kontzentrazio bikoitz horrek oso liserigaitzak bilakatzen ditu, urdail eta hestean fermentatzen dute eta gasei bide eman.

Liseri errazak diren elikagaietan konposatu kontzentratu bakarra izaten da nagusi:(...).